Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Kantujira

Aurten, X.Urteurrena ospatuko dugu!!

Irudia
urtarrilak 30

Ostiralero-ostiralero, eguzki, elur, zein euri, goizeko 10:45ean herriko plazan elkartzen gara guztiok. Euskal kantak abesten ditugu elkarrekin, une edo garaian tokatzen direnak. Betiere, euskara eta euskal kantugintza ardatz hartuz.

Gainera, aurten, apirilaren 24an, kantujiraren X.urteurrena izango da, eta hori ospatzeko gonbidatu berezi ugari izango ditugu.

Gelditzen diren hilabete hauetan informatzen joango gara. Adi egon!!

Azken albisteak

DBH2ko ikasleak Bertizen

Jarduera ezberdinak egin zituzten, bertan, eta primeran pasa zuten

Hemen dituzue argazki batzuk:

DBH4ko ikasleak Orion

Bi egun eder pasa zituzten uretako zenbait jarduera eginez

LH2KO IKASLEAK DONOSTIAN

Ze ondo pasa zuten gure LH 2ko ikasleek, ostiralean, Donostian. Eureka Zientzia museoa bisitatu zuten lehenengo, eta jarraian Ondarretako hondartzara joan ziren! 

Hementxe dituzue argazki batzuk:

LH4KOAK ZUHATZAN

Atzo iritsi ziren Zuhatzara, eta hainbat jarduera egiten ari dira gure ikasleak. Ze gustora dabiltzan!