Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

BAT taldea (Bullying-aren aurkako taldea)


Jazarpena ekiditeko modurik eraginkorrena prebentzioa dela jakinik, ezinbestekoa da ikastolaren eskuetan jartzea bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzen duten egiturak, antolatzeko neurriak, metodologia-hautuak, curriculum-garapenak, estrategiak eta tresnak.

Antolaketari dagokionez, aipatzekoak dira, besteak beste, ikasleen arteko harremanen kalitatea sustatzeko bitartekoak ezartzea, eta ikasleek duten ongizate emozionalaren maila ezagutzeko komunikazio-kanal seguruak izatea. Metogologiaren aldetik, lankidetzan oinarritutako eskaintza metodologikoen aldeko hautua egitea. Curriculumaren eremuan, egiteko nagusia izango da bizikidetza eraikitzearen alde eta esklusioari eta jazarpenari aurka egiteko jarduerak garatzea, eta estrategiei erreparatuz balizko jazarpen-egoerak detektatzeko eta ebaluatzeko tresnak ezagutzea eta esku-hartzea era egokian kudeatzea.

Egiturari dagokionez, ikastolan BAT taldea sortzen da (Bullyng-aren aurkako taldea).

Talde honek jazarpen-kasuak eta sortu daitezkeen beste protokolo guztiak ere koordinatuko ditu (Suizidio protokoloak, Ikasle transen protokoloak, Indarkeria matxista protokoloak, Babesgabetasun protokoloak…). Helburua protokoloen ebazpen prozesua jarraitzea izango da eta taldeak aurrera eramango ditu egin beharrekoak.

Bizikidetza positiboa lortzea ezinbestekoa izango da ikasleen ongizatea bermatzeko eta honela protokolo irekiera murrizteko. 

bat

BAT taldea HH-LH

Ainara Asurmendi

LH ikasketaburua

Virginia Salaberria

OBK
Orientatzailea

Miren Otamendi

Elkarbizitzako kidea

Alaine Naldaiz

Hezkidetzako kidea

BAT taldea DBH-DBHO

Nerea Loiarte

DBH ikasketaburua

Arantza Aiestaran

Orientatzailea

Amaia Goikoetxea

Elkarbizitzako kidea

Monica Calvillo

Hezkidetzako kidea