Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Irudia
EKI proiektua

EKI

Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako ikasmateriala dugu EKI. Euskal Curriculumean oinarritua, integrazioaren pedagogiaren bitartez, konpetentzietan oinarritutako lanketa ahalbideratzen du. Lehen Hezkuntza 4.mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osora zabaltzen da. EKI proiektuaren helburua ikasleei etorkizuneko herritar gisa beharrezkoak izango zaizkien gaitasunak garatzen laguntzea da testuinguru errealetara egokitutako ikaskuntza bultzatuz. Metodologia berritzaile honek diziplinarteko ikuspegi batetik,  askotariko baliabideen erabilera integratua eskatzen du, hezkuntza integrala eta esanguratsua sustatzeko.

Irudia
Agenda 30

Agenda 30

Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarritzen den proiektua da. 2015ean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek, 2030 Agendaren barnean kokatzen diren 17 helburu onartu zituzten. Helburu horiek pobrezia amaitzeko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsona guztien bizitza eta etorkizuna hobetzeko ekintzak sustatzen dituzte.

Eskolako Agenda 2030,  jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitatean eta batez ere ikasleengan integratzeko eta zabaltzeko hezkuntza-programa bat da.

Ikasle eta irakasleen konpetentzia eta erantzukizunak garatzen laguntzen du, arazo ekologiko eta sozialak konpontzen parte hartuz eta ekintza eraldatzaileak aurrera eramanez, bai Ikastolan, bai tokiko ingurunean eta ingurune globalean.

Programa honek, hezkuntza jasangarria bultzatzea du helburu, eta mundu mailan iraunkortasunaren aldeko kultura bat sortzen laguntzen du, ingurumen arazoak konpontzen aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren motibazioa, ezagutzak, konpetentziak, jarrerak eta konpromisoak garatuz

Boletina lazkao 2024/25  ikusi

Irudia
steam

STEAM

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika arloak (STEAM, ingelesezko sigletan) lantzen ditugu Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arteko ikasgeletan, ikasleek dituzten interesak eta gaitasunak areagotzeko, beharrezko tresnak eta ekipamendu teknologikoak eskainiz eta estrategia egokiak aplikatuz. 

Ikaskuntza pertsonalitzatua, PBL (Project Based Learning) proiektuen eta problemen bidezko ikaskuntza eta IBSE (Inquiry-Based Science Education) indagazioan oinarritutako zientzia-hezkuntza lantzen ditugu, diziplinartekotasuna (arloen edota etapen arteko loturak), testuinguraketa (benetako esperientzietan oinarritutako ikaskuntza) eta industriarekin, gurasoekin, beste hezkuntza plataforma batzuekin, unibertsitate edota ikerkuntza zentruekin eta tokiko komunitateekin loturak sortuz. 

2023.urtean SSL (STEM School Label) ekimenean parte hartzen hasi ginen. STEM School Label zigilua (ikastetxeetako zientzia-teknologia ikasarloen gaitasun-zigilua) European Schoolnet-en baitako Scientix-en ekimena da. Hain zuzen, STEM gaietan Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeko, aitortzeko eta bikaintasuna bultzatzeko ekimena. 

Ikastolan egiten ditugun lan ezberdinen ebidentziak aurkeztu eta ebaluazio fasea gainditu ondoren, SSLaren Competent mailaren diagnostikoa egin eta STEM School Label zigilua eskuratu genuen. Egun, Proficient STEM School Label zigilua lortzeko lanean ari gara; horretarako, gure praktika onen ebidentziak jasoz eta plazaratuz.
 

Irudia
Digitalizazio plana

Digitalizazio plana

Hezkuntza-sistemak teknologia digitalen eragina ulertzeko eta moldatzeko gaitasunak garatu behar ditu, bai ikasleen, bai irakasleen artean. Gaitasun digitalen garapena ezinbestekoa da XXI. mendeko eskakizunetara egokitzeko eta aldi berean, teknologia digitalen erabilerak hausnarketa etiko eta soziala eskatzen du. Guzti hori lortzeko, ikastolen plan digitala  

hezkuntza hiru zutabe sustatzen ditu: pedagogia, teknologia, eta horien inspirazio eta zentzua, etengabeko ikaskuntza bermatzeko.

Kimu

Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetara bideratutako Ikastolen Elkarteko proiektua da. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu, Euskal Curriculuma kontutan hartuz.

LH 1. eta 2. mailak hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3. mailan Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie. Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatuak daude.

Diziplina bakoitzak malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du. Beraz, ikasle eta ikasgeletako behar eta nahietara egokitzen dugu, ikaslea bere ikaskuntza- prozesuaren protagonista izanik.

Irudia

Hezkidetza

Hezkidetzak berdintasuna eta ekitatea landu eta genero estereotipoak saihestera eramaten gaitu, indarkeria matxista prebenitzeko helburuarekin. Hezkidetza disziplina arteko gai bat da eta egungo Hezkuntza Legeak barneratu eta indarrean jarri du, gure heziketan txertatuz. Guzti hau kontuan izanik, gure ikasleei begira eta gizartean eragina izango duelakoan, ikastola, pedagogia feminista garatzen ari da eta Udaleko Berdintasun Batzordean parte hartzen du.

Ikastolako etapa guztietan, ikasleentzako inguru seguru bat bermatzen saiatzen gara, giro baketsuan eta errespetuz, pertsona bakoitzak bere garapen osoa autonomiaz eta askatasunez gara dezan. Gure egunerokotasunean, genero ikuspuntua txertatzen saiatzen gara gelan erabiltzen dugun hizkuntzan, materialetan eta espazio desberdinetan. Gelako materiala adibidez, anitza da; material desestrukturatuak, joku ez esteriotipatuak, eredu anitzak eskeintzen dituzten ipuinak etab. Gure ikasleak txikitatik beraien beharrak eta emozioak adierazteko libre eta epaiketarik gabe sentitzea nahi dugu. Gainera, Bigarren Hezkuntzan Ikasleen Hezkidetza Taldea dago gaia lantzeko.

Honez gain, ikastola mailan, egun berezi eta esanguratsuetan (azaroak 25, martxoak 8… ) ekintza bereziak egiten ditugu, Euskal Herriko emakume ospetsuak eta garrantzitsuak ezagutu eta bistaratu gabeko emakumeen ekarpenak aztertu, besteak beste. Egun hauetan, herriak antolatzen dituen herri mailako ekintzetan ere parte hartzen dugu. Gainera, ikasle zein irakasleok, etengabeko formakuntza jasotzen dugu hezkidetza balioak gure egunerokotasuneko jardunean bermatzeko.

Elkartasun ekimenak

Urte guztian zehar elkartasun ekimenak antolatzen dira Ruandako Gihara, eta Muganza herrientzat laguntza 

eskaintzeko. Ekimen hauekin elkartasun kontzientzia lantzen dugu ikasleeekin eta herrian. Horrez gain, 

gaitasun artistikoak eta eszenikoak, nahiz balore ezberdinak lantzen ditugu proiektu ezberdinen bitartez:

  • Sentsibilizazio hitzaldiak, Ruandako taldearekin elkarlanean.
  • Merkatu txikia
  • Elkartasun Jaialdiak, Arerian
  • Haur bat, euro bat
  • Abenduaren 24ko eta Santa Ageda bezperako kantu eskeak
  • Ruandara arropa eta material bidalketa

Karraka

Herri ekimenetik sortuta, euskara etxeetara eraman eta euskararen erabileran eragiteko helburua duen proiektua da, sentsibilizazioari eta transmisioari loturiko helburuak lantzen dituelarik. KARRAKA proiektuak, etxe barruan eragin nahi du, etxekoek, euskararen erabileran ditugun ohituren inguruan hausnartu eta aurrera egiteko urratsak eskainiz. HH 4, HH 5, LH 1 eta LH 2 mailetan eramaten da aurrera.

Kantujira

Kantuz herriko plazara atera eta elkarrekin abesteko ekimena da

Euskal kantagintza eta ahozko transmisioa bultzatzeko xedea duen ekimena da. Euskal identitatea garatu eta euskal komunitate moduan hazteko helburua ere badu, herria eginez.

Kantujirak garai bateko euskal abestien transmisioan ekin nahi du gaur egungo abestiekin nahastuz.

Ostiralero herriko plazan kantujira izaten da, goizeko 10:45ean. Bertan, herriko eragileak, ikastola eta herriko eta inguruko nornahi biltzen da elkarrekin abesteko.